Mundua
Tsunamia gerta daitekeela-eta alertan dira Zeelanda Berrian eta Fijin
Richter eskalan 8,1eko indarra hartu duen seismoa izan da Tongako uhartedian, Ozeano Barearen hegoaldean. Ondorioz, tsumania gerta daitekeela-eta alertan dira Zeelanda Berria eta Fiji.
Togako itsasikararen ondorioz kalterik izan den argitzeke dago oraindik. AEBetako Geologia Zerbitzuak zehaztu du Nuku'Alofa hiriburutik 160 kilometro ipar-ekialdera izan duela epizentroa, itsasoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu