Tunisia bitartekari izendatu du Mendebaldeko Saharak
AAIUN. Fronte Polisarioko presidente Mohamed Abdelazizek Marokorekin bitartekari lanak egiteko eskatu dio Moncef Mazurki Tunisiako presidenteari. Sahararren autodeterminazioaren alde hitz egiteko eskatu dio Abdelazizek Mazurkiri. Espainiako kolonia izan zenari autonomia soilik emateko prest dago Maroko, eta ez du sahararren eskaera onartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu