Protestak herrialde arabiarretan
Tunisiako mugako gune bat eskuratu dute errebeldeek
Tunisiako mugako gune baten kontrola eskuratu dute errebeldeek borroka gogorren ostean. Muammar Gaddafiren iturriek jakitera eman dutenez, berriz, zibilen artean armak banatzen ari dira balizko inbasio bati aurre egiteko. Frantziak, baina, berretsi egin du ez dituela Libiara borroka tropak bidaliko, nahiz eta aire erasoak gogortzea proposatu dion NATOri. Nazioarteko aliantzak, bien bitartean, erregimenaren indarretatik urruntzeko eskatu die zibilei erasoaldi «arrakastatsuagoak» egin ahal izateko. Tripoli hegoaldean herenegun egindako bonbardaketetan, hala ere, zibilak hil izana ukatu du NATOk; jomugak militarrak zirela eta zibilak ez hiltzeko neurriak hartu zituztela zehaztu du erakundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu