Tunisian abian da Nazio Biltzar Konstituziogilea

«Bigarren Errepublika» agintariak hautatzeko saioarekin hasi dute, Ben Alik herrialdea utzi eta hamar hilabetera

Erredakzioa
2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
«Iraultzan eroritako gazteak» omenduz hasi zuen atzo Tunisiako presidente Fuad Mebazak Nazio Biltzar Konstituziogilearen lehen saioa. Zine el Abidine Ben Ali agintetik bota ostean, «Bigarren Errepublikako» agintariak izendatzea zuten lehen eginkizuna.

Al Nahda, CPR eta FDTL alderdiek —batzarreko 217 eserlekuetatik 138 dituzte— hitzartuta dauzkate Tunisiako agintari berrien izendapenak: Estatuko presidentea Moncef Marzuri (CPR) izango da, Biltzar Konstituziogilekoa Mustafa Ben Jafaar (FDTL), eta gobernuburua Hamadi Jabali (Al Nahda). Oraindik, ordea,zehazteke dituzte presidentearen eta gobernuburuaren eginkizunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.