Protestak herrialde arabiarretan
Tunisian beste bi ministrok eman dute dimisioa
TUNIS.Tunisiako Gobernuko Eskualde Garapenerako eta Goi Mailako Heziketarako ministroek dimisioa eman dute, izendatu berri duten Beji Said Essebsi lehen ministroaren politikarekin desados daudelako. Bestalde, Amnesty Internationalek azken hilabeteotako protestetan gertatutako heriotzen erantzuleak epaitzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu