Tunisian gazte bat hil da azken liskarretan

Zine el-Abidine ben Ali presidente ohiari hogei urteko espetxe zigorra ezarri dio auzitegi militar batek

Erredakzioa
2012ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Tunisiako Gobernuak etxeratze agindua ezarri du zortzi eskualdetan, aste honetan talde salafisten eta Poliziaren artean izan diren liskarretan. Lehenbiziko hildakoa ere izan da, Susa hirian gazte bat hil baita bezperan protesta batean jasotako bala zuriaren ondorioz. Bertsio ofizialaren arabera, liskarrak igande arratsean hasi ziren, salafista talde batek Tunisetik gertu arte erakusketa bati eraso zionean.

Liskarretatik aparte, auzitegi militar batek hogei urteko kartzela zigorra ezarri dio Zine el-Abidine ben Ali presidente ohiari, «desordenak, heriotzak eta arpilatzeak sustatzeagatik». Saudi Arabian dago erbesteratuta.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.