Protestak herrialde arabiarretan
Tunisian uztailaren 24an egingo dituzte bozak
TUNIS. Fuad Mebaza Tunisiako behin-behineko presidenteak jakinarazi du uztailaren 24an egingo dituztela hauteskundeak. Zine el Abidine Ben Ali urtarrilaren 14an bota zuten agintetik. Mohamed Buazizi gazte tunisiarra hil zela, hain zuzen, bi hilabete beteko dira gaur. Abenduaren 17an eman zion su bere buruari, eta ekintza hori herrialde arabiarretan piztutako protesten sorburutzat jotzen dute askok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu