Tunisian zatiketa eragin du botere banaketak

Gobernuburuak boterearen gehiengoa izango duela leporatu dio oposizioak asanbladari

Erredakzioa
2011ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Tunisiako alderdiek ez dute adostasunik lortu organoen botereen banaketaren inguruan. Hain zuzen, iragan urriaren 23an egin ziren konstituzioa idatziko duen Asanblada Konstituziogilea aukeratzeko hauteskundeak, eta organoa lehen lege zirriborroa egiten ari da. Alderdi politikoak, ordea, ez dira bat etorri herrialdeko presidentearen, gobernuaren eta parlamentuaren eskumenen banaketa erabakitzerako orduan,«boterea gobernuburuarengan zentralizatuta» egongo delako, eta ez errepublikako presidentearengan. Oposizioko alderdi nagusientzat, gobernuburuari emango zaizkion «pribilegioekin» denboran atzera egingo du herriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.