Mundua

Turisten garraiorako ontzi bat hondoratu da Bahreingo golkoan, eta gutxienez 57 lagun hil dira

Ezbehar larria gertatu da Bahreingo golkoan: barruan 150 bat lagun zeramatzan itsasontzi bat hondoratu da, eta gutxinez, 57 hil dira. Beste 63 bizirik erreskatatu dituzte. Gainerakoen bila dabiltza. Hondoratu denean baimendutakoa baino jende gehiago zeramala aitortu du ontziaren jabeak.

2006ko martxoaren 31
11:42
Entzun
BNA Bahreingo albiste agentziak zabaldu duenez, turisten garraioan ibiltzen zen ontzi batda hondoratu dena, eta 150 bat bidaiari zeramatzan ezbeharra gertatu denean, "Mendebaldekoak eta Asiakoak". Bahreingo kostaldean bidaldi bat egiten ari zen, Island Tours enpresak kontratatuta. Esan bezala, 150 bidariari zihoazen barruan, baina ontziaren jabeak aitortu du baimendutakoa baino gehiago zirela: 100 bidaiari garraiatzeko baimena zuen.

Bahreingo itsas agintariek agertu dute erreskate lanetan ari direla buru-belarri hondoratzearen berri jakin dutenetik. Hala ere, hondoratzea gauez gertatu izanak eta eguraldi txarrak erreskatea zaildu dutela nabarmendu dute. Hondoratu aurretik ontzia irauli egin zela agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.