aeb

Turistentzako espaziontzi batek istripua izan du, probetan ari zirela

Virgin Galactic-en 'Space Ship Two' espaziontziak lurra jo du AEBetan, desertuan. Gutxienez lagun bat hil da.

'Space Ship Two' espaziontzia, istripuaren ondoren. BERRIA
2014ko urriaren 31
13:06
Entzun

Konpainiak jakinarazi duenez, Mojaveko desertuan (Kalifornia, AEBak) gertatu da istripua, eta lagun bat hil eta beste bat zauritu dira. Proba saioak egiten ari zirela "anomalia larri bat" izan du ontziak, konpainiaren arabera. Hala ere, zehazki zer gertatu den ikertzen ari dira.

Turistak espaziora eramatea du xede Virgin Galactic konpainiak, eta mota horretako espaziontziekin egin nahi du. 160.000 euroko kostua du parte hartzeak, eta dagoeneko 800 lagun itxaron zerrendan daude.

Aste honetan bertan, NASAk azpikontratatutako enpresa baten espaziontziak eztanda egin du AEBetan, aireratu eta sei segundora. Nazioarteko Estazio Espazialera zihoan, bidaiaririk gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.