2011
•Apirilak 6. Ahmet Davutoglu Turkiako Atzerri ministroak Baxar al-Assad Siriako presidenteari eskatu zion herrialdeko erreformak ez atzeratzeko.•Maiatzak 10. Siriako lehen 270 iheslarientzat kanpamentu bat egin zuten Turkian. Ekainerako 8.000 iheslari inguru joan ziren Turkiara.
•Ekainak 2. Siriako oposizioko 300 kide Turkiako Antalya hirian elkartu ziren Al-Assadi nola aurre egin erabakitzeko.
•Ekainak 10. Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak esan zuen Siriako egoera «basakeria» zela, eta hango gobernuari modu gizagabean jardutea leporatu zion.
•Abuztuak 9. Davutogluk Al-Assadi «errepresioa amaitzeko» eskatu zion Damaskon.
•Urriak2. Siriako oposizioko hainbat taldek SNC Siriako Kontseilu Nazionalaren sorrera iragarri zuten Istanbulen.
•Azaroak 12. Al-Assaden aldekoek Turkiako misio diplomatikoei eraso egin zieten Sirian.
•Azaroak 30. Turkiak Siriarekin zituen merkataritza harremanak eten zituen.
2012
•Martxoak 26. Turkiak Damaskoko enbaxada itxi zuen.•Apirilak 9. Bi herrialdeen arteko mugan izandako borroketan bi lagun hil ziren.
•Maiatzak 30. Turkiak herrialdetik kanporatu zituen Siriako diplomatikoak.
•Ekainak 22. Siriak, Turkiako armadako hegazkin bat bota, eta bi soldadu hil zituen. Turkiak misilak bidali zituen mugara.
•Uztailak 25. Muga itxi zuen Ankarak.
•Abuztuak 14. Turkiako armadak maniobrak egin zituen Siriako Aleppo hiritik gertu.
•Irailak 20. Mugatik gertu izandako borroken ondorioz, hainbat ikastetxe itxi zituen Turkiak.
•Urriak 2. Miliziano kurdu bat hil zuten Turkiako soldaduek mugaz bestaldera tiro eginda.
•Urriak 3. Turkiako lurretara obus bat jaurti zuten Siriatik, eta bost lagun hil zituzten.
•Urriak 4. Turkiako Parlamentuak baimena eman zion Turkiako Gobernuari, Siriara tropak bidaltzeko. Urtebeteko epea eman zion horretarako.