Turkiako armadako hegazkinek gutxienez 40 lagun hil dituzte ustez PKK Kurdistango Langileen Alderdiko kideen aurka egindako bonbardaketa batean. Karuan Anuar PKK-ko bozeramaileak eman du kopuru horren berri, eta aipatu du adingabeko asko daudela hildakoen artean. Turkia eta Irak arteko muga ofizialaren inguruan egin dute erasoa, Kurdistan iparraldeko lurretan.
Fehmi Yaman Uludere-ko alkateak esan du gorpu guztiak erreta daudela, eta ez du ziurtzat jo PKK-koak zirenik. "PKK-ko kideak Sirnak eskualdean sartu ziren zurrumurruak zeuden. Aurreko gauean muga pasatu nahi zuen talde baten irudiak grabatu zituzten, eta horregatik egin dute operazioa. Turkiak bazekien lagun horiek kontrabandoan zebiltzala. Onartezina da hau".
Turkiak ondoren bere gain hartu du erasoa, eta azaldu du hildakoak zibilak direla.
Diyarbakir hirian hilketak salatzeko protestak egin dituzte eta liskarrak izan dira manifestari eta poliziaren artean.