Turkiak ez du Iraken esku utziko Al-Haxemi

Erredakzioa
2012ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Turkiako lehen ministro Recep Tayyip Erdoganek jakinarazi du Turkiako Gobernuak ez duela Tareq al-Haxemi Irakeko presidenteordea Iraken esku utziko. Al-Haxemik iragan abenduan ihes egin zuen Iraketik, gobernuak hura atxilotzeko agindua eman eta gero. Igandean, heriotza zigorrera kondenatu du Bagdadeko auzitegi batek, talde armatuak zuzentzea eta 150 lagun hiltzea leporatuta. Erdoganek azaldu du «Al-Haxemik berak nahi duen artean» babesa emango diola Turkiako Gobernuak.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.