Turkiak ez du onartuko Zipreren EBko presidentzia

2011ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
ANKARA. Recep Tayip Erdogan Turkiako lehen ministroak esan du ez duela onartuko 2012an Ziprek Europako Batasuneko presidentzia hartzea, eta Bruselari bota dio errua Zipreko Errepublika —hegoaldea— Europako Batasunean onartzeagatik. Zipre 2004az geroztik da EBko kidea, baina Turkiak ez du begi onez ikusten; presidentzia duen bitartean, Turkiak ez du EBrekin harremanik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.