Turkiak frogak asmatzea salatu du kazetari batek
ISTANBUL. Joan den astean Turkiako Poliziak 35 kazetari atxilotu zituen PKK Kurdistango Langileen Alderdiarekin zerikusia zutelakoan, eta Arzu Demirrek aske geratu osteanbaieztatu du bere kontrako frogak asmatu egin dituztela. Dauzkaten froga bakarrak hark egindako elkarrizketa batzuk dira, eta ustez PKKrekin mendian egindako hitzorduak izan zirenean Alemanian zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu