HERBEHEREAK

Turkiak Hagan duen enbaxadarieraso diote eta bost pertsona zauritu dira

Erredakzioa
2003ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Atzo goizean ezezagun batek Turkiak Haga hirian duen enbaxadari erasoa jo zion, likido sukoi bat erabiliz. Suteak bost pertsona zauritu zituen, baita ustezko erasotzailea ere. Era berean, kalte material handiak eragin zituen. Hasieran zabaldu zituzten informazioak bonba baten aipamena egiten zuten arren, iluntzerako, zehaztasun gehiago lortu ondoren, likido sukoiaz mintzo ziren Fiskaltzako iturriak. Erantsi zutenez, gizonezko bat atxilotu zuen Poliziak, ustez erasoa burutu zuelakoan.

Fiskaltzaren arabera, eguerdi aldera holandesez mintzo zen ezezagun bat gizonezko bat sartu zen Turkiako enbaxadara. Itxuraz, erasoa burutu baino lehenago ere sartua zen eraikinean. Fiskaltzak zehaztu zuenez, ezezagunak likido sukoi bat zeukan poltsa bat bota zuen enbaxadako harrera gelan. Horrek sute bat eragin zuen, eta bost pertsonak zauriak izan zituzten. Horietako hiru funtzionarioak ziren, beste bat bisitari bat, eta bosgarrena erasotzaile bera. Informazio batzuen arabera, sutea gertatu ahala gizonezko batek leiho batetik jauzi egin zuen. Halere, ez zuen zauririk jaso. Erasoa gertatu eta gutxira Poliziak enbaxadaren inguruak hartu eta itxi zituen. Hasieran zabaldutako informazioek zioten Poliziak ez zuela baztertzen eraikin barrenean lehergailu bat egotea.

Ez omen du egin arrazoi politikoengatik

Erasoa gertatu eta ordu batzuetara Poliziak Haarlem hirian bizi den 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Hagako geltoki nagusian. Poliziak enbaxadako erasoarekin lotu zuen atxilotua.

Halarik ere, oraindik ez da jakiten zergatik egin zuen erasoa ustezko egileak. Poliziak haren bizilekua jakinarazi arren, ez zuen nazionalitatea zehaztu. Fiskaltzak adierazi zuenez, ez dago zantzurik pentsatzeko erasoa arrazoi politikoengatik edo «xede terroristengatik» egin duenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.