Turkiak hirugarren gauez bonbardatu du Kurdistan
ISTANBUL. Turkiako armadak hirugarren gauez jarraian egin ditu bonbardaketak Hego Kurdistan. PKK Kurdistango Langileen Alderdiko hogei baseri eraso zieten hegazkinek ostiral gauean. Asteazken iluntzean ekin zion erasoari armadak, azken bi asteotan gerrillariek 30 soldadu hil dituztelako. Recep Tayyip Erdoganek «hitzen garaia» amaitu dela esan eta biharamunean hasi zen operazioa. Kandil mendien inguruetan bi tona lehergai baino gehiago jaurti dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu