Turkiako segurtasun indarrek KCK Kurdistango Herri Konfederazioko ustezko 34 kide eta PKK Kurdistango Langileen Alderdiko ustezko hiru kide atxilotu zituen atzo, Sanluirfa, Tunceli eta Mus probintzietan.
Turkiako Poliziak alerta gorria ezarri zuen, "eraso terroristak" gerta zitezkeela ikusita. Poliziaren arabera, "terrorista" horiek ostiralean Turkiako polizia etxe baten aurkako erasoa egin zuten, Siriatik heldu ondoren.