mundua

Turkiak PKK-ko 27 kide hil ditu

2011ko abenduaren 24a
08:40
Entzun

Turkiako armadak PKK Kurdistango Langileen Alderdiko 27 kide hil ditu, Sirnak eskualdean (Ipar Kurdistan) hegazkinekin eta helikopteroekin egindako operazioan, hango gobernadoreak esan duenez. PKK-ko bost kide atxilotu ditu.

TRT Turkiako telebista kateak adierazi du hildakoen artean Serbest Haruni dagoela, PKK-k inguru hartan zeukan ustezko burua. Kurdistango Langileen Alderdiaren gerrillarien armak atzeman ditu Turkiak, betiere hedabide hark esan duenez. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.