Turkiak PKKren aurkako erasoekin jarraituko du
ISTANBUL. Recep Tayyip Erdogan Turkiako Lehen ministroak adierazi du PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aurkako polizia operazioekin jarraituko duela, eta nabarmendu du haien alde egiten duen orori «terrorismoababestea» egotziko diola. Gainera, KCK Kurdistango Herri Konfederazioaren aurkako operazioak ere ez ditu bertan behera utziko. Polizia eta armada erabiliko ditu «indarkeriaren aurka» borrokatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu