turkia

Turkiak PKKren egoitzak bonbardatu ditu Iraken

Bi bonbardaketa egin ditu bart, bata Iraken eta bestea Sirian, PKK-ren eta Estatu Islamikoaren kontra, hurrenez hurren. Gobernuak "talde terrorista guztien" aurka hasi du kanpaina bat, EI eta PKK zaku berean sartuta. PKK-k zalantzan jarri du 2013ean emaniko su-etena.

Turkiako Gobernuko eta armadako buruak, gaur, Ankaran egin duten bileran. TURKISH PRIME MINISTER PRESS OFF
Ainhoa Oiartzabal-Mikel Rodriguez
2015eko uztailaren 25a
08:43
Entzun

Irak iparraldean PKK-ren egoitzak bonbardatu ditu bart Turkiako Gobernuak. Gainera, atzoko sarekadari jarraipena emanez, PKK-rekin lotura duten beste dozenaka lagun atxilotu dituzte. Horiek horrela, PKK Kurdistango Langileen Alderdiak zalantzan jarri du 2013ko martxoan iragarri zuen su-etena; ez duela zentzurik adierazi du komunikatu batean.

Su-etena hari batetik zintzilik egon daiteke, beraz; asteartean bi polizia hil zituela aldarrikatu baitzuen PKK-k. Elkar lotutako bi arrazoi eman zituen eraso hori justifikatzeko: astelehenean Suruç hirian ezkerreko ekintzaileen aurka izandako eraso suizidarengatik "mendeku hartzeko" —32 lagun hil zituzten—, eta bi polizia horiek "Estatu Islamikoa taldeari laguntzen" ziotelako. 

Ez da Turkiak bart eginiko bonbardaketa bakarra izan; Siria iparraldean beste bonbardaketa bat egin du, bigarrena, Estatu Islamikoaren kontra. Inguru horretan segurtasun eremu bat eratuko dutela iragarri du Turkiako Gobernuak, errefuxiatuak jasotzeko. Ahmet Davutoglu Atzerri ministroak adierazi du eremu hori beste herrialdeentzat ere izango dela, jihadistei aurre egiteko. "Zein herrialdek erabiliko duten, hori AEBk erabaki dute", zehaztu du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.