Turkiak sei kurdu atxilotu ditu, Roboskiko sarraskian hildakoen senideak denak
Turkiaren menpeko Kurdistango sei biztanle atxilotu ditu Poliziak, Roboskiko sarraskian hildakoen senideak denak. Abenduaren 28an 35 kurdu zibil hil zituen Ankarak, piloturik gabeko hegazkinek Irakeko mugatik gertu egindako bonbardaketa batean, «terroristak» zirelakoan. Armadak Sirnak probintziako kontroletan atxilotu ditu seiak. Hain zuzen ere, Recep Tayyip Erdoganen gobernuak 35 hildakoen senideei kalte-ordainak emango dizkiela zabaldu denean gertatu dira atxiloketak. Familia batzuek esan dute Ankararen dirurik ez dutela onartuko; alde batetik, bera delako bonbardaketaren erantzulea, eta, bestetik, gertatutakoa ez ikertzeko amarrua izan daitekeelako. Hasip Kaplan BDP Bakearen eta Demokraziaren Alderdi kurduko parlamentariak berretsi du Ankarak aurretiaz antolatu zuela Roboskiko erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu