Mundua

Turkiak ukatu egin du Ocalan pozoitu duela

PKK-ko buruzagi presoa oso larri dagoela eta gai toxikoen kontzentrazioa duela gorputzean salatu zuten atzo haren abokatuek.

2007ko martxoaren 2a
10:48
Entzun
Abdulla Ocalan PKK Kurdistango Langileen Alderdiko buruzagi presoa pozoitzen ari dela ukatu egin du Turkiako Gobernuak. Zehazki, Justizia Ministerioak agiri bat plazaratu du Ocalanen abokatuek atzo agertutakok susmoa ezeztatzeko. Izan ere, buruzagi kurduaren abokatuek oso larri dagoela adierazi zuten atzo, eta Ocalanen ileak hiru laborategitan aztertu ostean, gorputzean gai toxikoen kontzentrazio handia duela ebatzi dute, eta Turkiako Gobernua jarri jomugan.

Ocalan 1999an hartu zuen Turkiak preso, eta Turkiako espetxe batean dute ordutik preso, guztiz bakartuta. Abokatuek ere ezin dute bisitatu. Areago, Erroman eman behar izan zuten atzo Ocalanen abokatuek buzuagi kurduaren egoera salatzeko prentsaurrekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.