Militarrek esan dute errenditzeko esan dietela PKK-ko kideei, eta haiek ez dutenez esandako egin, bost hildakorekin amaitu den liskarra sortu dela.
PKK su-etenean dago irailetik, baina "PKK-ko azken terroristak ere armak itzuli arte" beren kontrako borrokan jarraituko duela ohartarazi zuen Turkiako Armadak.
Turkiaren menpeko kurdistan
Turkiako Armadak bost erreboltari kurdu hil ditu
Turkiaren menpeko Kurdistanen bost erreboltari kurdu hil ditu Turkiako Armadak. Armadak ohar bidez jakinarazi duenez, liskarra izan dute Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) kideekin, eta haietako bost hil dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu