Mundua

Turkiako Armadak Kurdistan erasotzen segitzen du

Atzo gauetik operazioa egiten ari da PKKren kontra.

2008ko otsailaren 22a
18:00
Entzun
Turkiako Armadak berriz ere eraso egin dio Kurdistani, Iraken menpeko lurraldean. PKK Kurdistango Langileen Alderdiko kideen kontra egin du, Turkiako iturriek esan dutenez. "PPK-koak baino ez dira helburuak", adierazi du Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak, eta erasoaren aurretik abisua pasatu ziola George Bush Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteari.

Atzo gauean hasi zuen operazioa, eta gaur erasoekin jarraitzen du. PKK-k jakinarazi duenez, 22 soldadu turkiar hil, eta hamarren bat zauritu dira. Oraintxe dela bi aste hamar ekintzaile kurdu hil zituen Turkiako Armadak borroketan.

"Bataila antiterrorista da. Lehen aldiz, Turkia nazioarteko babesa jasotzen ari da. Gure bizilagunek, AEBk eta Europako Batasunak ulertzen gaituzte", esan du Erdoganek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.