MUNDUA

Turkiako armadak Kurdistango Langileen Alderdia bonbardatu du Iraken

Atzo Turkiako agintariek iragarri zuten beste estrategia bat erabiliko zutela erasotzeko, kurduen eraso batek bederatzi soldadu turkiar hil izanari erantzuteko.

2011ko abuztuaren 18a
15:46
Entzun

Turkiako armadak Kurdistango Langileen Alderdiari eraso dio. Azken asteetan istiluak izan dira bi taldeen artean, eta bi astean 30 soldadu turkiar hil dituzte. 

Hamabost gerra hegazkin joan dira Kurdistango Langileen Alderdiak Iraken zuen kanpamentua bonbardatzera. Momentuz ez dute hildakorik aurkitu.  

Atzo, lehen ministroak iragarri zuen erasorako beste estrategia bat erabiliko zutela liskarrak geratzeko, eta gaur bertan Iraken PPK-ko kideak bonbardatu dituzte. Hala ere, eraso hori "terrorismoaren" aurkako ekintza soiltzat hartu dute, eta estrategia harago joango dela agertu du gobernuak, eta iragarri du defentsa ere indartuko dutela. 

Atzo bertan eraso zioten Turkiako armadari azken aldiz, eta bederatzi soldadu hil ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.