Kurdistan

Turkiako armadak PKKko gerrillariak erasotu ditu berriro

Irakek babesa adierazi dio Turkiari, PKKren aurkako borrokan. PKKko gerrillariak Iraken menpe dagoen Kurdistanen babestu ez daitezen laguntza eskaini dio bide batez.

2011ko urriaren 20a
10:44
Entzun

Militarrek PKKko gerrillarien kontra erasotu dute Kurdistango eremu ezberdinentan, hegazkinen laguntzarekin. Hildakoak 21 izan daitezke.

Irakek gaitzetsi egin du gaur goizean PKKko gerrillariek Turkiako soldaduen aurka atzo burutu zituzten erasoak, eta babesa agertu dio Turkiari. PKKko gerrillariak Iraken menpe dagoen Kurdistanen babestu ez daitezen laguntza eskaini dio bide batez.

"Irak ez da izango babesleku atzerriko erakunde armatu terroristentzat", esan du Atzerri ministroak ohar batean. Gainera, Kurdistango eskualdeko gobernuaren konpromiso bera agertu du.

PKKko gerrillariek 24 soldadu hil zituzten atzo Kurdistanen Turkiak dituen postu militarren aurka eraso eginda. Horren ondotik Turkiako soldaduek Kurdistanen Irakekin duten muga zeharkatu zuten gerrillarien atzetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.