Tuncay Seyranlioglu Turkiako Legebiltzarrerako hautagai independentea hil dute bart Istanbulen, tiroz. Hilaren 22an izango dira Turkian hauteskunde orokorrak (aurreratuak), eta horietako hautagaietako bat zen Seyranlioglu.
Telebista kate bateko saiotik irten eta gero tiroak bota dizkiote ezezagun batzuek, ibilgailu batean zihoala. Ospitalerako bidean zendu da.
Haren idazkariak ere jaso ditu tiroak, eta zaurituta dago; ebakuntza egin diote. Gidariari ere eman dizkiote tiroak baina honek segituan jaso du senda-agiria.
Enpresaria zen Seyranlioglu eta, besteak beste, egunkari lokal baten jabea.
Mundua
Turkiako hautagai bat hil dute bart, tiroz
Hilaren 22ko hauteskunde orokorretan hautagai independentea zen Tuncay Seyranlioglu. Istanbulen egin dute atentatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu