Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak jakinarazi du 2019ko azaroan egitekoak ziren presidentetzarako eta legebiltzarrerako hauteskundeak urte eta erdi aurreratuko dituela: «Aurten izango dira, ekainaren 24an». MHP Mugimendu Nazionalistaren Alderdiak, Erdoganen aliatuak, bozak aurreratu nahi zituen.
Siriako gatazka eta auzi ekonomikoak aipatu ditu Erdoganek erabakia justifikatzeko, ekainaren 24ko bozek "desegonkortasun" horiekin amaitzeko balioko dutela argudiatuz. Iazko apirilaren 17an egin zuten erreferenduma Turkian sistema politikoari buruz, eta herritarren %51,4 sistema presidentzialistaren alde agertu ziren; ekaineko hauteskundeen ostean sartuko da indarrean sistema hori.