KCK Kurdistango Herriko Konfederazioak -PKK Kurdistango Langileen Alderdia adar militarra duen erakunde politikoak- abuztuaren 13an hasitako su-etena Turkiako hauteskundeak igaro arte luzatzea erabaki du, «prozesu demokratikoa bultzatu eta Parlamenturako bozak giro baketsuan egiten direla ziurtatzeko». Hala jakinarazi zuen atzo taldeak komunikatu baten bidez.
Aldi berean, PKK-k ukatu egin du igandean Istanbulen izandako atentatuarekin zerikusia izatea, hasiera batean Turkiako segurtasun indarrek aurkakoa esan arren. «Ezinezkoa da guk halakorik egitea, gure mugimenduak su-etena luzatzea erabaki duenean». Atentatuan ekintzailea hil zen, eta hamabost polizia eta hamazazpi zibil zauritu.
Bestalde, bost kurdu -tartean hiru adingabe- atxilotu zituen atzo Turkiako Poliziak Mersinen (Kurdistan), «legez kanpoko talde bati laguntzea» egotzita.
Turkiako hauteskundeak igaro arte luzatu du PKK-k su-etena
Poliziak bost kurdu atxilotu ditu, tartean hiru adingabe, «legez kanpoko talde bati laguntzea» leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu