mundua

Turkiako Poliziak ehun lagun inguru atxilotu ditu, PKKrekin lotura dutelakoan

KCK Kurdistango Herri Konfederazioaren aurkako operazioaren barnean egin dituzte atxiloketak.

2012ko otsailaren 13a
10:08
Entzun

Turkiako Poliziak ehun lagun inguru atxilotu ditu, PKK Kurdistango Langileen Alderdiarekin lotura dutelakoan. Hain zuzen, KCK Kurdistango Herri Konfederazioaren aurkako operazioaren barnean egin dituzte atxiloketak.

Goizaldean abiatu dute operazioa, eta oraindik martxan jarraitzen du. NTV telebista katearen arabera, bederatzi eskualdetan burutzen ari dira atxiloketak.

Poliziak hainbat etxe miatu ditu, baita KESK eta SES sindikatuetako egoitzak ere. Firat berri agentziaren arabera, Istanbulen atxilotutako hamar lagunek BDP Bakearen eta Demokraziaren Alderdi kurduarekin dute harremana.

2011ko maiatza eta azaroa artean 4.500 lagun atxilotu zituen poliziak KCKren aurkako operazioetan, eta 1.800 lagun daude behin-behineko kartzelaldian, Hakam Tahmaz Bakearen Kontseiluko kide eta abokatuaren arabera.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.