larrialdi egoera turkian

Turkiako Poliziak IMC telebista itxi eta zenbait kazetari atxilotu ditu

IMCren egoitza itxi egin du, eta lehen albisteen arabera zenbait kazetari atxilotu ditu.

Ohar bat, telebistaren egoitzaren atean.
2016ko urriaren 5a
10:13
Entzun

Zekine Turkeri BERRIAko kolaboratzaileak aurreratu bezala —bideoan aurkezlearen atzean, urdinez jantzita—, Turkiak itxi egin du IMC telebista. Recep Tayyip Erdogan presidentearekin kritiko den kate bat da, eta Hayatin Sesi beste telebista kritiko baten itxieraz informatzen ari zenean sartu da Polizia estudioetan. Turkerik berak espero zuen albistea irailaren 25ean BERRIAn argitaratu zen elkarrizketan zioenez: "Esnatzean egiten dudan aurreneko gauza da telebistako atarian sartu, ikusteko zabalik jarraitzen ote duen".

Bi telebista horiek gertutik jarraitzen dute Kurdistanen gertatzen dena, eta pasa den ostegunean "propaganda terrorista" zabaltzea leporatuta ixteko agindu zuten, beste hamar kate ixtearekin batera. Turksat satelite bidezko operadoreak otsailean eten zuen IMCrekin zuen kontratua segurtasun nazionala aitzakia hartuz. IMCk, ordea, emisioekin jarraitu zuen Hotbird satelitearen eta Internet bidez. "Zabalik dagoen komunikabide liberal eta aurrerakoi bakanetakoa da", zioen Turkerik.

Hamabi telebista kate horien itxiera uztailaren 20an ezarri zen larrialdi egoeraren babesesan egin du Erdoganek. Estatu kolpe saiakera izan zenetik ehun kazetari baino gehiago atxilotu dituzte, 775i prentsa akreditazioa kendu diete eta 2.300ek lana galdu dute, Turkiako prentsa elkarteen arabera. Turkerik BERRIAn salatu zuenez, Turkiako presidentea estatu kolpe saiakeraren ostean kaudillo baten moduan jokatzen ari da: "Tentsioa eta amorrua metatzen ari da. Turkia faxista batean bizi gara".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.