Mundua

Turkiako Poliziak Taksim plaza kontrolpean hartu du, han zeudenak indarrez bota ostean

Goizean sartu da ezustean, eta oldartu egin zaie bi astez gobernuaren kontra protestan izan direnei. Gezi parkean ez direla sartuko esan dute, NTV irratiaren arabera. Zenbait iturrik diote hogei lagun zauritu dituztela. [Youtube]http://youtu.be/aOpPozI5pFY[/Youtube]

2013ko ekainaren 11
15:01
Entzun

Negar gasarekin eta ura presioarekin botaz oldartu zaie Turkiako Polizia azken bi asteetan Taksim plazan bilduta egon direnei. NTV irratiak esan du ehunka poliziak parte hartu dutela operazioan, eta blindatuak erabili dituzte.

Protestagileek aurre egin diete harriekin, bengalekin eta molotov koktelekin. Beste protestagile batzuek, ordea, modu baketsuan protesta egiteko eskatu omen diete. Twitterren ere dei hori egin dute hainbatek.

Poliziaren operazioak ezustean harrapatu ditu protestagileak, atzo bertan Erdoganek esan baitzuen, "pazientzia agortzen" ari bazitzaion ere, bilduko dela Gezi parkeko protestagileekin. Lehen informazioen arabera, Poliziak esan du ez dela parkean sartuko.

Istiluak Tarlabasi auzoan

Gaineratu du Poliziak ezkerreko taldeek jarri dituzten barrikadak, kartelak eta iragarkiak kentzera joan dela Taksimera. Albiste agentzien arabera, kendu ditu jada kartelak. Barrikadek, ordea, aurrera jarraitzen dute Tarlabasi auzoan, eta istiluak daude protestagile eta polizien artean.

Gürsel Tekin CHP oposizioko alderdiko presidenteordeak esan du hogei lagun zauritu dituela Poliziak, gehienak gasa arnastuta. "Ezin da ulertu. Indarkeriaz zapaldu nahi dituzte oso zilegi diren eskaerak", esan du. Salatu du Erdoganek atzo negoziaziorako agertu zuen jarrera "gezurra" dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.