ERREFUXIATUAK

Turkiako soldaduek hamasei errefuxiatu hil dituzte tiroz lau hilean

Europako Batasuneko iturriak aipatuta AFP agentziak zabaldu duenez, astelehenetik aurrera bidaliko dituzte aurreneko 500 errefuxiatuak Greziatik Turkiara.

Siriako errefuxiatuak Turkiako mugatik gertu, Bab al-Salaman, Sirian. SEDAT SUNA / EFE
2016ko martxoaren 31
07:58
Entzun

Giza Eskubideen Siriako Behatokiaren arabera, Siria eta Turkia arteko mugan tirokatu dituzte errefuxiatuak. Hiru haur leudeke hildakoen artean. Behatokiak zehaztu du gizonezko bat eta bere haurra Ran al-Ainen hil zituztela tiroz otsailaren 6an. Guvvecin, berriz, beste bi iheslari hil zituzten Turkiako muga zaintzen duten soldaduek martxoaren 5ean.

Bildutako testigantzen arabera, gehiago izan litezke hildakoak, zenbait kasutan horien gorpuak Siriara eramaten dituztelako lurperatu edo erraustera.

Duela bi aste Turkiarekin ituna egin zuen Europako Batasunak. Horren arabera, Greziara iritsitako iheslariak Turkiara kanporatzen ari da EB. "Prozedura azkar" baten bidez aztertzen dituzte haien eskaerak, "bakarka".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.