Turkian 25 soldadu hil dira armategi bat lehertuta
ANKARA. Turkiako armadak adierazi du 25 soldadu hil direla Afyonkarahisar herrian armategi bat lehertuta. Armadako ordezkariek argitu dute ez dela «eraso terrorista» izan. Ingurumen ministroak, berriz, adierazi du granada baten leherketak eragin duela istripua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu