Turkian bizi guztiko zigorra eskatu diote Ilker Basbugi
ISTANBUL. Turkiako armadako buruzagi ohiarentzat bizi guztiko espetxe zigorra eskatu du Istanbulgo fiskalak, gobernu islamista agintetik kentzeko konspirazioa prestatu zuelakoan. Ilker Basbug 2010eko abuztura arte izan zen armadako buruzagia. Fiskalak muturreko nazionalisten sare batekin lotu du Basbug.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu