Turkian goi kargu militarrak aldatzea adostu dute armadak eta Gobernuak

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Joan den ostiralean estatuak kolpismoa egotzita atxilotu zituen militarren aldeko protestan armadako lau goi karguk dimisioa eman zutenetik, negoziaziotan izan dira Turkiako Gobernu islamiar moderatua eta armada. Azkenik, goi kargu militarrak aldatzea adostu dute.

Aurreko astean dimisioa eman ez zuen komandante bakarra izan zen Necdet …zel, eta Turkiako armadako buru izendatu dute bera oraingoan. Ustezko konplot kolpista egotzi zieten goi karguak, berriz, aske utzi dituzte, baina urtebeteko zigorra izango dute, ezin izango baitute armadan mailaz igo.

Turkiako armadak biziki eragin izan du politikan beste hainbatetan ere, demokratikoki hautatutako gobernuak boteretik baztertzea ere lortu du lau aldiz. Oraingoan, baina, irmo eutsi dio armadari, Bruselatik eskatu izan zaion gisan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.