Turkuko Puutori plazan gertatu da, ostiral arratsaldean. Finlandiako hego-mendebaldean dago hiri hori. Gizon bat labana batekin hasi zaie oinezkoei oldartzen, 16:00 aldera.
Lekukoen arabera, gutxienez pertsona bat lurrean etzanda utzi du erasotzaileak, labanarekin jota. Bi pertsona hil ditu, eta seiren bat zauritu. Hildakoak eta zauritu gehienak finlandiarrak dira, baina zaurituetako bat italiarra da, eta beste bi, suediarrak.
Poliziek tiroka hartu dute erasotzailea. Hanka batean zaurituta geldiarazi dute, eta tokian bertan atzeman. 18 urteko gizonezko bat da erasotzailea, eta, Poliziaren arabera, jihadista.