mundua

Tusk lehen ministroaren alderdia garaile Polonian

Herritarren Plataforma liberalak %37,4ko babesa lortu du. Legea eta Justizia alderdi kontserbadorea %30,6koa, Palikot mugimendu berriak %9,8koa.

2011ko urriaren 10a
13:10
Entzun

Donald Tusk Poloniako egungo lehen ministroaren alderdiak irabazi ditu Parlamenturako eta Senaturako hauteskundeak: Herritarren Plataforma liberalak. Parlamenturako bozetan, ofizialki botoen %63,7 zenbatuta dela, Herritarren Plataformak %37,4ko babesa lortu du —legebiltzarreko 460 aulkietatik 191 lirateke—

Jarolsaw Kaczynskiren Legea eta Justizia alderdi kontserbadorea doa bigarren, %30,6rekin —162 diputatu—.

Palikot mugimendu antiklerikalak —duela hilabete batzuk sortu zuten— %9,8ko babesa jaso du —37 aulki—, Nekazarien Alderdi moderatuak %9,5 —42—, SLD plataforma ezkerrekoak %8,2 —28—.

Azkeneko legealdian Nekazarien Alderdiarekin gobernu akordioa eginda agindu du Duskek. Honek kanpainan esana du ez duela Palikotekin behintzat itunik egingo.

Parlamenturako bozetan parte-hartzea %47,25ekoa izan da, aurrekoetan baino %7 txikiagoa. 

Senatuko orain arteko emaitzak: Herritarren Plataformak 63 senatari, Legea eta Justiziak 28, Palikotek zazpi, Nekazarien Alderdiak bi.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.