BURUNDIKO KONSTITUZIO BERRIA

Tutsiek eta hutuek, zuria

Kristina Berasain Tristan.
2005eko martxoaren 2a
00:00
Entzun
uria aukeratu zuten tutsiek eta hutuek herenegun. Konstituzio berriari bai esateko aukeratu behar zuten txartelaren kolorea zen zuria. Ezetz esateko, berriz, txartel beltza sartu behar zuten hautestontzian. Botoen %92 zenbatuta herritarren %91k bai eta % 9k ez esan zuten erreferendumean. Orotara, 3,1 milioi biztanlek eman zuten izena erroldan eta parte-hartzea %90 ingurukoa izan zela jakinarazi zuen atzo Burundiko Hauteskunde Batzorde Independenteko presidenteorde Liberate Kiburagok emaitza ofizialak ostiralean emango dituzte.

Historikoki borrokan izan diren hutuek eta tutsiek, hartara, bai esan zioten boterea bi etnien artean partekatzea onartzen duen konstituzio berriaren inguruko erreferendumari.Burundiko trantsizioko gobernukopresidente Domitien Ndayizeye hutuak «aurrerapausotzat» jo zuen bozketa: «Pauso garrantzitsua ematen ari gara; aro ilun bat uzten ari gara atzean eta aro demokratiko bati hasiera jarri diogu».Itun berriaren arabera, populazioaren %85 diren hutuek ordezkari politikoen %60 izango dituzte Gobernuan eta Legebiltzarrean. Herrialdearen botere politikoa eta ekonomikoa kontrolatu duten tutsiek biztanleen %14 dira, berriz, ordezkarien %40 izango dituzte. Twa etniako biztanleak %1 baino ez dira aurreneko aldiz egongo dira ordezkatuta agintean eta, ildo horretan, hiru senatari izango dituzte Legebiltzarrean. Bertan ordezkarien %30 emakumeak izatea ezartzen du testuak. Armadan eta Polizian, berriz,proportzio berdinetan egongo lirateke ordezkatuta bi etniak. Kuota sistema honek berdintasuna bermatzea eta, ondorioz, bake prozesua sendotzea eta gatazkari amaiera jartzea du helburu. Legebiltzarrerako eta Senaturako bozak egitea izango da hurrengo urratsa datozen hilabeteetan egingo dira eta ondoren aukeratuko du presidentea Parlamentuak.Alderdi hutuak, beraz, baiezkoaren aldeko boza eskatu zuten eta tutsiek, berriz, ezezkoa. Herritarrek, baina, borrokak amaitzeko ezinbesteko neurritzat jotzen zuten erreferenduma, oro har, testuaren edukia ezagutzen ez zuten arren.

Aurreneko bozketahamabi urtean

Demokraziaren Defentsarako Kontseilu Nazionaleko eledun Karenga Ramazani hutuak erreferenduma «pentsamolde aldaketa» baten isla izan dela iritzi zion: «Egonkortasun gogoaren seinale da. Herritarrek demokrazian aurrera egin nahi dute». Burundiko Fronte Demokratikoko idazkari nagusi Leonce Ngendakumana pozik agertu zen: «Etorkizunarekiko arduratuta daudela erakutsi dute».

Burundin azken hamabi urteetan egiten den aurreneko bozketa izan zen astelehenekoa. 1993. urteko ekainean egin ziren aurreneko hauteskunde demokratikoak. Melchior Mdadaye hutua garaile atera zen baina tutsiek lau hilabete beranduago hil zuten. Hutuek tutsien aurkako sarraskiari ekin zioten orduan eta soldadu tutsiak, trukean, hutuak hiltzeari ekin zioten. Gerra zibilean 300.000 pertsona baino gehiago hil dira eta beste milioi bat errefuxiatu behar izan dira. Burundin, zazpi milioi biztanle bizi dira. Azken urteotan bakerako pausoak eman dituzte, dena den, hutuek eta tutsiek. 2000n bake prozesuari hasiera jarri zion Arushako Ituna sinatu zuten Tanzanian. Urtebete beranduago bi etniak agintean tarteka egoteko behin-behineko gobernua eratu zen. Gobernuak eta talde matxino nagusiek menia iragarri zuten gerora. 2003an, berriz, trantsizioko gobernuko presidentea aukeratu zuten Domitien Ndayizeye hutua. Bujumbura hiriburuan, ordea, borrokak izan dira orduz geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.