Darfurreko haurrak Europara eramateko ahaleginean ari zirela atxilotuako 18 lagunak Abechetik N´ Djamenara eraman dituzte, hainbat kazetarik ezagutzera eman dutenez. Justizia Gorteak emandako aginduaren ostean gertatu da lekualdatzea. Horren arabera, kasuaren eskumena Abecheko auzitegiena izatetik N´Djamenakoarena izatera pasa da. Zoeren Ontzia gobernuz kanpoko erakunde frantziarrekoko sei kide, hiru kazetari frantziar, Kataluniako Girjet hegazkin konpainiako zazpi langile eta Txadeko bi herritar dira atxilotuak.
Zoeren Ontzia GKEko kideen asmoa Darfurreko gatazkaren ondorioz umezurtz geratutako 103 haur Europara eramatea zen. Ekintza horrek, ordea, ika-mika handia piztu du. Izan ere, nazioarteko hainbat elkarte humanitarioren arabera –NBEren UNHCR eta Naziaorteko Gurutze Gorria, kasu— haur horiek ez dira umezurtzak. Txadeko gobernuak adingabekoen bahiketa eta iruzurra leporatu diete.
Mundua
Txaden atxilotutako lagunak N´Djamenara eraman dituzte
Lekualdatzea Justizia Gorteak kasuaren eskumena Abecheko auzitegitik Txadeko hiriburura eramango duela jakinarazi ostean gertatu da. Darfurreko haurrak Europara eramateko saioa egiteagatik atxilotu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu