Mundua

Txaden esku hartzeko prest agertu da Sarkozy

Frantziak erabateko sostengua agertu dio Idriss Deby presidenteari. Erreboltariak su-etena hitzartzearen alde agertu dira. Debyren Gobernuak, berriz, ez dela su-etenik behar erantzun du, matxinoak dagoeneko menperatu dituztela. Azken egunetan 20.000 bat lagunek alde egin dute Djamenatik.

2008ko otsailaren 5a
17:57
Entzun
Frantziako soldaduek Chadeko gatazkan esku hartu behar badute egin egingo dutela adierazi du gaur Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak. "Frantziako Armada ez dago han (Txaden) armekin inori aurre egiteko, baina orain NBEko Segurtasun Kontseiluaren erbaki bat dago, eta Txad eraso baten biktima balitz horren kontra egiteko tresnak ditu Frantziak", ohartarazi die Idriss Deby presidentearen kontrako gerrillariei. Izan ere, Frantziako Gobernuak erabateko sostengua agertu dio Debyri.

Asteburutik Djamena hiriburuan borroka gogorretan aritu ondoren, su-etena hitzartzeko prest agertu dira erreboltariak. Txadeko Gobernua, ordea, ez dago itxura batean horretarako prest. Gerrillarilak menpean hartu dituztela eta ez dela su-etenik beharrik adierazi dute iturri ofizialek.

Testuinguru horretan, herritarrek bizi duten egoera larria dela nabarmendu du NBE Nazio Batuen Erakundeak. Asteburuan Djamena hiriburuan izan diren borrokek mila bat zauritu utzi dituztela agertu du, eta 15.000-20.000 bat lagun beren etxeetatik alde egitera behartu ditu, batik bat, Kamerunera. Hildakoen inguruko kopururik ez dute eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.