Darfurreko haurren auzia

Txadetik Europara 103 haur zeramatzatela atxilotuetatik zazpi aske dira

2007ko azaroaren 5a
14:36
Entzun
Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Txadeko gobernuarekin bitartekaritza zuzena egin ondoren, aske utzi dituzte 103 haur Txadetik atera nahian ari zirela atxilotutako 18 lagunetatik zazpi. Zehazki, Girjet Kataluniako hegazkin konpainiako lau langile (lau emakumezkoak) eta hiru kazetari frantziarrak dira Txadek libre utzi dituenak.

Ezustean, Txadera joan zen atzo Sarcozy eta zazpi lagun horien askatasuna lortuta -eta haiek hegazkinean hartuta- itzuli zen bueltan. Parisera joan aurretik, geldialdia egin zuten Espainian, Madrilgo Torrejon de Ardoz base militarrean, hegazkin enpresa kataluniarreko langileak uzteko. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak egin zien harrera Torrejonen,eta elkarrenganako eskertza hitzak egin zituzten komunikabideen aurrean Sarkozyk eta biek.

Nolanahi ere, beste hamaika lagun geratzen dira Txaden espetxeratuta haurren auziagatik: Girjeteko beste hiru langile, Zoeren Ontzia gobernuz kanpoko erakunde frantziarreko sei kide eta Txadeko bi herritar. Adingabekoen bahieta eta iruzurra leporatzen diete. Nolanahi ere, hegazkineko langileek askatasuna lortzen gogor engaiatuko direla agertu zuen atzo Zapaterok.

Aipatutako lagun horiek guztiak iragan ostegunea zortzi atxilotu zituen Txadeko Poliziak, 103 haur herrialde hartatik atera eta Europara eramateko ahalegina egiten ari zirela. Zoeren Ontzia GKEren arabera Darfurreko gerrako umezurtzak ziren horiek guztiak, eta hil edo biziko egoeran zeudenez haien biziak salbatzeko eta nazioartea Darfurreko egoeraz ohartarazteko egin zuten ekintza. Txadek eta nazioarteko zenbait erakundek ukatu egin dute umezurtzak eta Darfurrekoak zirela.

Euskal Herrian badira sei familia haur horiek aterbetzeko prest zirenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.