Irakeko Barne Ministerioak jakinarazi duenez, goizeko lehen orduan armatutako jende talde bat joan da Dujeiliren etxera, eta tiroka hil dute.
Joan den astean, Txalabiren beste laguntzaile bat hil zuten, bere autoaren pasaran bonba bat leherrarazita. Segurtasun indarren arabera, eraso haren jomuga Txalabi bera zen, baina huts egin zuten lehen ministrordea ez zihoalako konboi hartan.
Iraken okupazioa
Txalabi lehen ministrordearen aholkulari bat hil dute Bagdaden
Irakeko lehen ministrorde Ahmed Txalabiren aholkulari nagusietako bat hil dute tiroka Bagdaden. Zehazki, Txalabiren Kongresu Nazionaleko Alderdiaren harreman publikoetarako zuzendari Haider Ali Al Dujeili hil dute. Joan den astean, Txalabiren beste aholkulari bat hil zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu