Eraikitzen ari ziren txalet baten kontra lehergailua eztandarazi dute gaur arratsaldean Kortsikan ezezagun batzuek, Ajaccio hirian, eta eztandaren ondorioz ia erabat suntsituta geratu da. Ez da kalte pertsonalik izan. Frantziako Fiskaltzak adierazi du eraikinaren ondoan jarri dutela bonba, auto baten barruan.
Urteetan Kortsikan bizi den frantziar mediku bat ari zen etxea egiten -Ajaccioko klinika batean egiten du lan hark-, eta ia bukatuta zegoen.
Oraindik inork ez du aldarrikatu erasoa.
Mundua
Txalet baten kontra lehergailua jarri dute Kortsikan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu