Mundua

Txernobilgo hondamendia gogoan

Gaur 20 urte, 1986ko apirilaren 26ko gauean, Txernobilgo (Ukraina) zentral nuklearreko erreaktore atomikoetako bat lehertu zen, inoizko hondamendi nuklear zibil handiena eraginez. Ezbeharraren ondorioz zenbat lagun hil diren ez dago argi: NBEk egindako ikerketa baten arabera 4.000 dira; 93.000, ostera, Greenpeacen arabera, eta 60.000 Erresuma Batuko ikerlari talde batek egindako azterketak agerian utzi duenez.

2006ko apirilaren 26a
10:46
Entzun
Nolanahi ere, kutsatutako eremuan minbizia eta tankerako gaitzen kopurua normala baino askoz ere handiagoa da. Era berean, lurrak eta urak kutsatuta jarraitzen du, eta horrek zailtasun handiak eragiten ditu eguneroko bizimoduan. Horren guztiaren ondorioz, inguruko biztanleen artean gaitz mentalek asko egin dute gora.

1986an istripu handi hori gertatu arren, Txernobilgo zentrala ez zuten erabat itxi 2000. urte arte. Gainera, erreaktore hondatuaren kutxak han jarraitzen du, eta adituen arabera, arrisku faktore oso handia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.