txetxenia

Txetxeniako behin-behineko presidentea onik atera da bere kontrako atentatu batetik

Serguei Abramov Txetxeniako behin-behineko presidentearen aurka atentatua egin dute gaur Groznin, lehergailu bat zartaraziz. Atentatuan presidentearen bizkartzain bat hil da, eta bi pertsona zauritu; Abramov, baina, onik atera da.

2004ko uztailaren 13a
17:46
Entzun
Gobernuko presidentea Txetxeniako hiriburuko Lenin auzuneruntz abiatua zen, lehergailua eztandarazi dutenean. Leninen, berreraikiak izango diren hainbat etxebizitzen hondakinak ikuskatu behar zituzten.

Atentatua, Avturin Errusiaren aldeko segurtasun agenteen eta gerrilari txetxeniarrenartean hildako ugari eragin dituen borroken ondoren jazo da.

Bien bitartean, Moskuk ezohiko hauteskundeetara deitu du Txetxenian datorren abuztuaren 29rako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.