Mundua

Txetxeniako errebeldeek hartu dute euren gain Moskuko aireportuko atentatua

Doku Umarov errebeldeen buruak esan du Kaukaso iparraldeko errepublikak Errusiarekin gerran daudela "islama defendatzeko".

2011ko otsailaren 8a
15:53
Entzun
Urtarrilaren 24an Moskuko nazioarteko aireportuan lehertu zen bonba bere gain hartu du Doku Umarov Txetxeniako errebeldeen liderrak. 36 pertsona hil ziren atentatuan, eta Umarovek bideo batean adierazi duenez, "horrelako gehiago egongo dira".

Txetxeniak Errusiarekin duen gerra Kaukaso iparraldeko herrialdeetara hedatu du Umarovek, "islama defendatzeko, herriaren duintasuna babesteko, Kaukasoko musulmanen lurra askatzeko eta legea eta justizia ezartzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.