TXETXENIAKO HAUTESKUNDEAK. Moskuren aldeko presidentea hautatzeko bozak, susmopean

Kremlinen kutun Alu Alkhanov jenerala da hautagai nagusia; independentziaren zaleek bozketa boikotatu dute

ERREDAKZIOA
2004ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
Errusiaren babesean antolatutako hauteskundeen lehenbiziko txanda dute gaur Txetxenian, hain zuzen ere, Moskuren aldeko administrazioko presidentetzarako. Txetxeniarrek 1997an hautatu zuten Gobernuak Aslan Maskhadov du presidente gerrillari txetxeniarrek iragan maiatzean hil zuten Moskuren aldeko presidente Akhmad Kadirov ordezkatzeko egingo dira, «zilegitasunik gabeko» eta «inposaketazkoak» deritzon bozetan. Segurtasun neurri zorrotzen artean, ohi denez, baina areago azkenaldian independentziaren zaleek okupazio indarren eta hauen «kolaboratzaileen» aurkako ofentsiba areagotu dutelako. Moskuren kutun Alu Askhanov da hautagai nagusi.

Islambuli Brigadak taldeak Txetxeniako independentziazaleekin «elkartasuna» adierazi zuen astearte gauean Errusiako hegoaldean lurra jo zuten bi hegazkinen erorketa eragin zuela aldarrikatu izanak tentsioa handitu du Kaukasoko errepublikan. Gerrilla bere kontrolpean duela dioen Maskhadovek honen esku-hartzea eta bestelako loturak ukatu zituen berehala. Oraingoz ez dirudi Grozniren eta Moskuren arteko gatazkarako aterabide baketsu eta negoziaturik egon daitekeenik. Kremlinak, bitartean, gaurko bozak «ordena zibila berrezartzeko aurrerapauso» gisa aurkeztu du.Kremlinen oraingo kutun Alu Askhanov jeneralak beste sei hautagai izango ditu lehiakide, baina hauek gehienbat sinbolikoak dira, adituen ustez.Behatzaile askoren iritzian, boz hauek ez dute txetxeniarren nahia benetan islatuko. Maskhadov presidentearen aldekoek diote «gerra eta okupazioaren menpean» ezin direla hauteskunde libreak egin. 1997koak jotzen dituzte zilegizko azken hauteskundetzat. Horrez gain, iazko urrian Moskuren babesean eginiko bozak Kadirov hautatu zuten Errusiaren aldeko administrazioko presidente libreak izan ez zirela eta bidegabekerian oinarritu zirela salatu zuten bertako zein atzerriko ahots kritiko askok.«Txetxenian egin diren hauteskunde guztiak zilegitasunik gabekoak izan dira», adierazi du aste honetan Sergei Kovaliovek, giza eskubideen aldeko ekintzaile errusiar ezagunak. «Nola adieraz dezake jendeak bozkatzeko eskubidea, postu militarrek errepide guztiak blokeatzen dituztelarik eta mugimendu askatasuna murriztuta dagoela?».

Gerra egoera

Gobernuak gidaturiko independentziaren zaleen 1991n aldarrikatu zuen independentzia Txetxeniak eta Errusiaren arteko 1994-1996ko gerra bukatuta, soldadu errusiarrak Txetxeniatik erretiratu ziren. Hau de facto independente mantendu zen, baina 1999ko irailean, gerrillariei egotzitako eta hauek ukatutako Moskuko apartamentu bloke batzuen aurkako erasoen ondotik300 bat pertsona hil ziren, Errusiako Armadak berriz inbaditu zuen errepublika.

Ordutik gerra gehienbat Txetxeniako hegoaldeko mendi magaletan eta lautadetan borrokatu da. Gerrillariek eraso bizkorrak izan dituzte ekinbide nagusia eta Errusiako Armadak artilleriaz eta airetiko erasoez ekin du haien aurka. Moskuren aldeko administrazioko poliziek eta paramilitar txetxeniarrek hainbat sarekada eta zibilen bahiketa egin dituzte, giza eskubideen aldeko taldeek salatu dutenez.Independentziazaleak armaz ezin garaiturik eta haiekin negoziatzeko asmoa oraingoz bazterturik, bestelako estrategia baliatzen ari da Errusia, eraso militarrak bazter utzi gabe. Irudi kanpaina baten barrenean sar daitezke zerbitzuak berrezartzea, hauteskundeak antolatzea eta itzultzen diren errefuxiatuentzako kalte-ordainak agintzea.Alabaina, funtzionamendu normaletik kanpo dago Txetxenia. Ihes egin ez dutenen artean, herrialdean nola edo hala bizi diren milioi bat baino gehiagoren artean ia %75 langabezian dago. Apenas existitzen diren argindar eta telefono zerbitzuak. Errusiako indarrei, paramilitarrei eta gerrillariei leporatutako bahiketen ondorioz ehunka pertsona desagertu dira. Gainera, milaka herritarrek alde egin behar izan dute, nagusiki ondoko errepublikara, Ingushetiara.Egunotan borroka latzak izan dira Grozni hiriburuaren inguruan. Errusiako Armadako eledun batek joan den ostegunean azaldu zuenez, soldadu errusiarrek 60 gerrillari hil zituzten Groznin eta beste toki batzuetan aurreko egunetan.Egoera kontrolpean zegoela erakutsi nahian, eta irudi kanpainaren barruan, Moskuren aldeko Grozniko agintariek hiria garbitzeko eguna deitu zuten joan den larunbatean. Hiri garbia, hauteskunde garbiak lelopean, eta Errusiako telebista publikoko kameren aurrean, boluntario irribarretsuak zakarra erratzarekin batu eta lore petaloak aireratzen aritu ziren. Gerrillariek, ordea, lurrunezko irudi hori zapuztu zuten gau hartan bertan. Dozenaka ekintzailek hiriburuko Polizia postuei eta bozkalekuei eraso zieten. Errusiako agintariak zein hauen aliatu txetxeniarrak erasoa gutxiesten saiatu ziren, baina jakin zenez, 30 polizia txetxeniar eta soldadu errusiar eta 20 bat zibil hil ziren.Hauteskundeei begirako segurtasun neurrien artean, Alkhanovek ostegunean iragarri zuen Poliziari agindu ziola Groznin zein beste hiri eta herrietan maskara daraman edozeini tiro egiteko. Agindu bitxia, kontuan izaki Poliziak berak, Errusiako soldaduek eta paramilitarrek maiz erabiltzen dituztela maskarak sarekadak egitean txetxeniarrengan ikara eraginda.Atzo Sunzha barrutian Poliziak egindako eraso batean ustezko ekintzaile bat eta polizia bat hil ziren. Groznin, aldiz, ekintzaile batzuek polizia bat hil zuten, tiroz.

Behatzaile gutxi

Kremlinek hautagaien inguruan jarrera ofizialik adierazi ez arren, joan den astean Errusiako presidente Vladimir Putinek Kadiroven hilobiari ustekabeko bisita egin zionean, Errusiako telebistak hura Alkhanoven ondoan erakutsi zuen. Bozka sistemari dagokionez, lehenbiziko txanda gainditzeko hautagaiek botoen erdiak gehi bat lortu behar dituzte, baldin eta parte-hartzea gutxienez %50ekoa bada. Bestela, boto gehien jaso dituzten bi hautagaien artean egin beharko dute azken txanpa.

Moskuk adierazi duenez, nazioarteko 20 bat behatzaile izango dira bozak ikuskatzen. Liga Arabiarrak eta OIC Konferentzia Islamikoaren Erakundeak, besteak beste, behatzaileak bidali dituzte. Ez, ordea, ESKE Europako Segurtasun eta Kooperaziorako Erakundeak: segurtasun kezkak argudiatuta ez du inor igorri. Moskun egoitza duen giza eskubideen aldeko Helsinki Taldeak ere duda agertu du bozen bidezkotasunaz.

-

ERREFUXIATUAK



Segurtasun bermerik gabe, larri eta erasopean



Caucasus Times egunkariaren arabera, 50.000 errefuxiatu txetxeniar inguru daude egun Ingushetian. Errusiak errefuxiatu eremuak itxi ondoren, ahal duten moduan bizi dira; batzuk taldeka, etxeak alokatuta. Gainera, joan den abuztuaren hasieran Pankisiko Zintzurrean Txetxeniarekin muga egiten duen Georgiako eskualdea errefuxiatuta dauden txetxeniar batzuek egun batzuetako gose greba egin zuten, segurtasun bermeak eskatzeko. Handik egun batzuetara hango 30 familia errefuxiatu hartu zituen Suediak. Gaur egun 2.000 errefuxiatu txetxeniar baino gehioago daude Pankisin. Varsovia (Polonia) ondoan iheslari gune batean aterpetuta dauden 100 bat errefuxiatuen kontra jo zuten hilaren 24an neonazi poloniar batzuek.

Alu Alkhanoven lehiakideak, baztertuta edo isilik



Alkhanovek izan zezakeen lehiakide nagusi Malik Saidulaievi bozetan lehiatzea galarazi dio Hauteskunde Batzordeak. Arrazoia: pasaportean «akats bat» izatea. Hain juxtu, iazko urriko bozetan ere aurkeztea debekatu zioten. Presioak jasan zituela eta bera bozetara aurkeztea galarazteko, Txetxeniako Auzitegi Gorenak Moskuren aginduak jarraitu zituela salatu zuen iaz. Gainerako hautagaiek Movsar Khamidov, Abdula Bugaiev, Umar Abuiev, Vakha Visaiev, Makhmud Khassan Asakov eta Magomed Aidamirov, denakfuntzionarioak dira ez dute ia kanpainarik egin, jakinik zein den beren rola eta lehia nork irabaziko duen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.