Txetxeniar baten hilketa epaitzen hasi dira Austrian
VIENA. Hiru errusiar epaitzen hasi ziren atzo, iazko urtarrilean 27 urteko Umar Israilov hiltzeaz akusatuta. Israilovek Errusiako Gobernuaren aurkako lekukotza eman zuen Europako Giza Eskubideen Auzitegian. Defentsak uste du hilketa Txetxeniako presidente Ramzan Kadirovek agindu zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu